XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
E/1 Izotza hausten (Ikastaro hasieran izenak ikasteko).
MAILA.
Oinarrizkotik Aurreratura.
DENBORA.
10-15 minutu.
PRESTAKETA.
Hautatu hiztegi alor bat, hala nola ontziak, sentimenduak, ibilgailuak.
IKASGELAN.
1 Eratu ikasleak 10-15 laguneko taldeetan, zirkulu itxietan eserita ahal balitz.
2 Esan A ikasleari bere burua aurkezteko izena eta hautatutako hiztegi alorreko item bat emanez, adib. ontzien kasuan: A Ni Mario naiz, lorontzia.
B ikasleak hau jaso eta era berean jarraituko du:
B
Hau Mario da, lorontzia; Ni Fukiko naiz, esne-botila.
3 Honela segi biran, ikasle bakoitzak aurrez dituen guztiak aurkezten dituelarik eta ondoren bere buruaz adierazpen bat eginez.
Eskerrona.
Pteiffer eta Jones-i ikasi genien ariketa hau, honako lan honetan: .
Ariketa honek gramatika lantzeko duen erabilgarritasuna azpimarratzen da beste lan honetan: .